Nor gara

Natura eta mendiarekiko maitasun eta grina isladatuz, betiko bide klasiko eta konbentzionaletatik ihes eginez jaio da Sugie. Bide zehatz eta helburu finko batekin, iritzi sendoko jende talde zorrotz, ezkonformista eta dinamiko bati heltzea du helburu, komertzialismoetatik urrunduz.

Sugie 2016

Gizarte Erantzunkizuna

Haurren lanesku, ordu extra behartu eta lan astunen aurka apustu egiten du Sugiek eta baita lan baldintza egoki eta soldata duhinen alde. Langilea eta bere ongi izatearen aldeko politika bategaitik, etengabe berritzen saiatzen gara. Helburuen gutxinakako azterketak eginez, enpresa planen langilearekiko malgutasuna jorratzea dugu jomuga. Batzuetan gure inguruan eta beste batzuetan lurralde txiroagoetan, gizarteko sektore behartsuen ongi izatearen alde lan egiten duten proiektuak bultzatuz, hiru kanpainatan lan egiten du Sugiek.

Garapen Iraunkorra

Ingurumenarekiko lagungarriak diren produktuekin lanegitea bilatzen du Sugiek, eragin gutxiko kotoi organikoak eta naturarekiko kutxagarriak ez diren inpresio prozezuak bultzatuz. Linea orlegiak, 100% kotoi organikoz ekoiztutako ohialak erabiltzen ditu. Energia eta baliabideak zaintzen dituzten prozezuekin eginak, GOTS'ak baietsitako produktuekin tintatzen dira produktuak. Ura, zirkuito zarratuetan birziklatzen duen tintategietan lan egiten da (OekoTex 100 Class I standadar zertifikatua REACH'ek baimendua).

BIDALKETAK Doan 60€tik gorako erosketetan. Bestela 4,5€.

Ordainketa 100% Seguruak

Harpidetu gure Mailing zerbitzura