Nola egin zure erosketa

Jarraitu hurrengo pausuak Sugien erosteko:

  • Aukeratu nahi dituzun modeloak, kolorea eta neurria hautatu eta erosketa saskira gehitu “SASKIRA GEHITU” botoia klikatuz.
  • Kamiseta zure gustora sor dezakezu, “PERTSONALIZATU!” atalean, kolorea, ehun mota eta nahi duzun diseinua aukeratuz.
  • Erosketa bukatzeko, produktuak gehitzean agertzen den “SASKIA IKUSI” botoitik edo goiko aldean aurkitu dezakezun item’etik, saskira zuzendu.
  • Loggeatu ez bazara, prozezua bukatzeko beharrezkoak diren datuak eskatuko zaizkizu.
  • Bete bidalketa eta fakturazio datuak behar izanez gero.(Portugalerako erosketentzako, sartu posta kodeko 7 zenbakiak, lehen lau zenbakiak besteetatik banatuz gidoi batekin. Adibidez: 1234-567).
  • Aukeratu ordaintze mota eta zabalduko zaizun lehioan, baieztatu ezazu erosketa.
  • Erosketa, ordainketa onartzen den unean baieztatuko da.
  • Erosketaren kopia bat eta eskaerari esleituriko zenbakia bidaliko zaizkizu zure helbide elektronikora.
  • Aurrerantzean egingo diren erreferentzia edo itzultzeetarako beharrezko izango den informazio hau, zure perfilean bilduko da.

Hurrengo aukerak dituzu zure ordainketa burutzeko:

  • Banku transferentzia
  • Paypal bitarteko ordainketa
  • Kreditu Txartel bidezko ordainketa (Paypalen konturik ez izan arren, Paypalek, ordainketa txartel bitartez burutzeko aukera ere eskeintzen du, era garbi, azkar eta seguru batean, kontua zabaltzeko beharrizanik gabe).nopaypal

Kasu guztietan, zuk erosketa baieztatu arte, ez da ordainketa gauzatuko.

  • Zure eskaera prest dagoen unean, e-mail bat iritsiko zaizu posta elektronikora, bidalketaren datu eta zure paketearen nondik norakoen jarraipena egiteko zenbakiarekin.
  • Bidalketak 4,5€ko gastua izango du Euskal Herri eta Espainian eta 14€ Portugalen, BEZ’a bae. 60€tik gorako erosketetan, bidalketa dohainik izango delarik.
  • Eskaria 48 eta 72 ordu bitartean helduko da bataz beste (lanegunak). 7 egun pasatu ondoren, zure produktua iritsi ez bazaizu, jar zaitez gurekin kontaktuan info@sugieonline.comedo 607525624 telefono zenbakian (WhatsApp bidezko zerbitzua ere aukeran).
  • Ez ditugu aduanak ordaintzea eskatzen duen eskaririk onartuko. Penintsula eta balear irlak bakarrik zerbitzatuko ditugularik.
  • Itzultzeak, eroslearentzako dohainik izango dira, materiale akasdunen kasuan, neurri aldaketetan edo bidalketa erratuen kasuan. Kasu hauetan, Sugie arduratuko da produktu zaharra batu eta berri bat bidaltzearen gastuetaz.
  • Itzultzea onartua izan dadin, produktua osorik eta kalterik gabe egon behar da, bere poltsan ondo gorderik.
  • Itzulketarako jarraitu beharrezko pausuak: eroslea, gurekin kontaktuan jarri beharko da info@sugieonline.com edo 607525624 telefono zenbakiaren bitartez (WhatsApp bidezko zerbitzua ere aukeran), eskaria artzen den egunetik, urrengo 7 egunen barruan.
  • Erosleak, produktua aipatutakoak ez diren zergaitietatik aparteko arrazoien bategaitik itzuli nahi izango balu, Sugiek, produktuaren zenbatekoa itzuliko luke eta bidalketa gastuak, eroslearen kontu joango lirateke. Zenbatekoa, Sugiek produktua osorik, kalterik gabe eta bere poltsan ondo gorderik jasotzen duen unean itzuliko litzateke.
Edozein duda argitzeko jarri kontaktuan info@sugieonline.com edu 607525624 telefonoan.
WhatsApp bidez ere erantzuten dugu.

BIDALKETAK Doan 60€tik gorako erosketetan. Bestela 4,5€.

Ordainketa 100% Seguruak

Harpidetu gure Mailing zerbitzura